Parot doktrina

197/2006 doktrina delakoaren aurkako pankarta Donostiako Alde Zaharrean. 2013ko martxoa.

Parot doktrina edo 197/2006 doktrina Espainiako Auzitegi Gorenak 2006ko otsailaren 20an ebatzitako 197/2006 sententziak sortutako doktrina juridikoa da. Ebazpen horren ondorioz, 1973ko Zigor Kodearekin zigortutako presoen kasuan, espetxe-onurak edo erredentzioak espetxe-zigor bakoitzari aplikatzen zaizkio, eta ez guztira bete beharko liratekeen gehienezko 30 urteko kopuruari, ordura arte egiten zen bezala.

Ebazpen honen aplikazioarekin, 1973ko Zigor Kodearekin epaitu eta 30 urtetik gorako espetxe-zigorrak dituzten presoei emandako erredentzioak "de fakto" deuseztatu, eta espetxe-zigorra 30 urtera arte luzatu egiten dira. Kontutan izan behar da, espetxeak eman eta epaileak onetsitako erredentzio-denbora, presoak betetako zigor-denbora dela Zigor Kodearen arabera.

2013ko urriaren 21ean Giza Eskubideen Europako Auzitegiak doktrina honek Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 5. eta 7. artikuluak urratzen dituela esan zuen: askatasunerako eskubidea eta segurtasun juridikorakoa.[1]

  1. Estrasburgok ebatzi du legez kanpo dutela Del Rio espetxean Berria, 2013/10/21

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search