Perihelio

Perihelioa. Eguzkitik distantzia handiena duen orbitako puntua.

Perihelioa eguzkiaren inguruan dabiltzan sateliteen orbitan, eguzkira gutxieneko distantzia duen puntua da. Hots, puntu honetan, objektua eta eguzkiaren arteko distantzia minimoa da, eta Keplerren 2. legeak dioenaren arabera, abiadura maximoa izango da.

Hau energiaren kontserbazioa dela eta gertatzen da, perihelioan energia zinetikoa maximoa da baina energia potentziala berriz minimoa. Hala, bien arteko baturak (energia mekanikoa) orbita eliptikoko beste edozein puntutan duen energia mekanikoaren balio bera izango du.

Adibidez, Lurrak batez beste 149.597.870 kilometrora orbitatzen du Eguzkitik. Perihelioan (neguko solstizioa baino 14 bat egun geroago), Eguzkiaren eta gure planetaren arteko distantzia 147.098.070 kilometro da; afelioan (udako solstizioa baino 14 bat egun geroago), berriz, 152.097.700 kilometro.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search