Periodo (geologia)

Periodo terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Periodo (argipena)»

Periodoa, geologian, garai geologikoen taulan erabiltzen den unitate geokronologiko bat da, denbora neurtzeko. Hainbat periodok, aroak osatzen dituzte eta periodoak garaietan banatzen dira. Gauer egun, guztira 22 periodo daude ofizialki onartuta garai geologikoen taulan, 12 Fanerozoikoan eta 10 Proterozoikoan. Esandako bi eonen artean, periodo guztiek ez dute iraupen berdina, adibidez, Fanerozoikoko periodoek 30-80 milioi urte irauten dute eta Proterozoikokoek 200 milioi urte irauten dute, datu gutxiago baitaude aipatutako eonean.

Garai geologikoen espirala, Eon Aro eta periodoak ageri dira, besteak beste.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search