Pertsona fisiko

Artikulu hau eskubideak izan eta obligazioak hartzeko gai den gizaki bati buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pertsona (argipena)».

Pertsona fisikoa[1] edo naturala, zuzenbidearen arabera, existentzia erreala eta materiala duen gizabanakoa da, eta bere eskubideak baliatzeko eta betebeharrak hartzeko gaitasuna du, legearen eta konstituzioaren esparruaren barruan.[2]

Zentzu horretan, pertsona fisikoa kontzeptu juridikoa da, jatorrian zuzenbide erromatarrean landua. Existentzia erreal eta zehatza duen gizabanako gizatiar batez ari da.

Gizakiak, jaiotze eta existitze hutsagatik, zuzenbideak emandako atributu multzo bat du, eta atributu horiek, aldi berean, bere heriotzarekin amaitzen dira. Beraz, bizirik egotea nahikoa da zuzenbidezko estatu batean legeak babestuta egoteko.

Pertsona fisiko baten ezaugarriak honako hauek dira: nortasun juridikoa, gaitasuna, izena, helbidea, egoera zibila, ondarea eta nazionalitatea.

Pertsona fisiko edo natural bat gaituta dago zerbitzu profesionalak eskaintzeko, merkataritza-jarduerak egiteko, ondasun higiezinak alokatzeko edo edukitzeko, soldata baten truke lan egiteko, ezkontzeko, etab.

Era berean, pertsona fisiko batek bere izenean edo beste pertsona fisiko baten edo pertsona moral edo juridiko baten ordezkari gisa jardun dezake.

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2006]
  2. Imaz Zubiaur, Leire. (2013). Zuzenbide zibilaren sarrera : eskubide subjektiboa : pertsonaren zuzenbidea. Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitarapen Zerbitzua ISBN 978-84-9860-784-0..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search