Pierre de Fermat

Pierre de Fermat

abokatu

Bizitza
JaiotzaBeaumont-de-Lomagne1601
Herrialdea Frantzia
HeriotzaCastres1665eko urtarrilaren 12a (57/58 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Louise de Long (en) Itzuli  (1631ko ekainaren 1a -
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Orléans (en) Itzuli
Old University of Orléans (en) Itzuli
(1623 -
Hezkuntza-mailaBachelor of Laws (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, abokatua eta epailea
Enplegatzailea(k)Parliament of Toulouse (en) Itzuli  (1638ko urtarrilaren 16a -
Lan nabarmenak
InfluentziakDiofanto Alexandriakoa, Girolamo Cardano eta François Viète
Fermat monumentua, Beaumont-de-Lomagne.

Pierre de Fermat (Beaumont-de-Lomange, Tarn eta Garona, 1601- Castres, Tarn, 1665eko urtarrilaren 12a) frantziar jurista eta matematikaria izan zen. Eric Temple Bell matematikaren alorreko historialariak “afizionatuen printzea” ezizena eman zion, eta hala ezaguna da gaur egun ere[1].

Izan ere, XVII. mendeko matematikaririk ospetsuenetarikoa izan zen, René Descartes eta Johannes Keplerrekin batera. Nahiz eta horretara profesionalki ez dedikatu, kalkulu modernoan eta geometria analitikoan buruturiko ekarpenek eragin handia izan dute. Joseph-Louis Lagrangen esanetan, alegia, kalkuluaren asmatzailea dugu frantsesa[2]. Horretaz gain, Blaise Pascalekin batera probabilitateen teoriaren fundatzailea ere badugu Fermat. Gaineratu beharra dago, Descartes beraren ikerketetatik at, geometria analitikoaren oinarrizko printzipioa ere aurkitu zuela pertsonaia honek. Hala ere, haren ekarpen nagusi eta ospetsuena bere azkeneko teorema dugu, buruhauste ugari ekarri izan dituen ezezagun matematikoa. Askok esaten dutenez, Diofantoren obraren jarraipena dugu Fermat[3], zenbakien teoria alor independiente gisa sortu baitzuen[4].

  1. T., Bell, E.. (2009). Los grandes matemáticos : desde Zenón a Poincaré : su vida y sus obras. Losada ISBN 9789500397193. PMC 630611273. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
  2. Agustín., Anfossi,. (1987). Cálculo diferencial e integral : para preparatoria. (9a ed., rev. y mejorada, 5a reimp. argitaraldia) Progreso ISBN 9684361238. PMC 651499947. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
  3. Txantiloi:Es-CO Diaz, Camila. (2018-11-06). «Historia y biografía de Pierre de Fermat» Historia y biografía de (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
  4. «Fermat-en azken teoremaren inguruan - Elhuyar Aldizkaria» aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search