Pierre de Lancre

Pierre de Lancre
epaile

Bizitza
JaiotzaBordele1553
Herrialdea Frantzia
HeriotzaLoubens1631 (77/78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmagistratua eta abokatua

Pierre de Lancre (Bordele, Frantzia, 1553Paris, Frantzia, 1631) magistratua izan zen, 1609an Lapurdin sorgin-ehizan aritu zelako ospetsua.[1]

Aitona, Bernat Rostegi, nafarra zuen, baina Bordelera bizitzera joan zenean euskal abizena kendu zuen, Lancre frantsesa hartzeko.[2] Familiaren euskal jatorriaren ukazio horrek eragina izan bide zuen Pierre de Lancrek euskaldun zen orori zion ezinikusian: Lancrek euskaldunak ezjakintzat, superstiziosotzat, harropuztzat eta erlijiosoegitzat zituen.

  1. (Gaztelaniaz) Rodríguez Alvarez, Mikel. (2006). «Pierre de Lancre, cazador de brujas» Historia 16 (366): 115-125. ISSN 02106353..
  2. (Gaztelaniaz) Azurmendi, Mikel. (2013). Las brujas de Zugarramurdi. Almuzara, 120 or. ISBN 978-84-15828-81-5..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search