Politeismo

Politeismoa jainko-jainkosa asko gurtzen dituen erlijio mota da. Politeismo hitza grekotik dator poly + theoy, literalki jainko anitz esan nahi du. Aspaldiko garaietako erlijioak, panteoi zabal bati atxikitzen zirenak, politeistak ziren. Jainko askorengan sinesteak ez du baztertzen beste jainko guztien eta gizakien aita edo buru den Jainko Ahalguztidun eta Orojakitun baten sinesmena.

Historian zehar ia erlijio guztien ezaugarria izan da, judaismoaren, kristautasunaren eta islamismoaren salbuespenarekin. Politeismoan, oro har, jainkoen arteko mailak bereizten dira, beste guztien gainetik jainko goren bat aurkitzen delarik. Jainkoen artean ezarritako hierarkia hori gizarte ordenaren araberakoa izan ohi da. Maiz izadiaren indarrak edo gertakariak hainbat jainkoen esku ezartzen dira. Izadiari dagokionaz gainera, beste zenbait funtziorekin edo gertakarirekin loturik agertzen dira: osasuna, gerra, amodioa, lanbideak, etab. Garrantzi berezia izaten dute heriotzarekin eta heriotza ondoko epaiarekin zerikusia duten jainkoek. Antropomorfismoa ere politeismoaren ezaugarria izan ohi da; hala gertatzen zen, adibidez, antzinako greziarren erlijioan, jainkoen pentsamenduak eta jokabideak gizakienak berak baitziren.

Politeismoa onartzen duten erlijio gehienetan, jainko desberdinak naturaren indarren edo arbasoen printzipioen agerpenak dira, eta autonomo gisa edo jainko sortzaile baten edo printzipio absolutu transzendental baten (teologia monistak) aspektu edo emanaldi gisa ikus daitezke, naturan modu immanentean agertzen direnak (teologia panteista eta panenteista)[1]. Jainko politeista asko, jainko egiptoarrak[2] edo hinduak izan ezik, gorpuzkeran planteatzen dira plano etereoan baino.

David Humeren arabera, politeismoa izan zen gizakien lehen erlijioa[3]. Egia esan, Brontze Aroan eta Burdin Aroan erlijio forma tipikoa izan zen Garai Axial[4] arte eta erlijio Abrahamdarren garapenera arte, zeinaren azkenak monoteismoa defendatzen zuen. Ondo dokumentatuta dago antzinate klasikoko erlijio historikoetan, batez ere antzinako greziar erlijioan eta antzinako erromatar erlijioan eta, politeismo greko-erromatarren gainbeheraren ondoren, paganismo germaniar, paganismo eslaviar eta mitologia baltikoko erlijio tribaletan.

Beste adibide historiko batzuk dira antzinako Egiptoko, Greziako, Erromako, Zelta edo Iparreko erlijioak, Europako eta Ipar Afrikako eremuetan, eta ez ditugu ahaztu behar erlijio amerindiarrak, hala nola inka, maia edo mexikak, kolonaurreko batzuk aipatzearren.

Baina ez da hainbeste iraganeko sinesmentzat hartu behar, baizik eta guztiz gaurkoa eta gaurkotua: gaur egun dauden erlijio politeista garrantzitsuenak Txinako erlijio tradizionala, hinduismoa, japoniar sintoismoa, santeria eta hainbat erlijio neopagano dira.

  1. Libbrecht, Ulrich (2007). Within the Four Seas...: Introduction to Comparative Philosophy. Peeters Publishers. p. 42. ISBN 9042918128
  2. Hornung, Erik (1999). El uno y los múltiples: concepciones egipcias de la divinidad (Julia García Lenberg, trad.). Biblioteca de ciencias bíblicas y orientales 4. Trotta. pp. 262 páginas. ISBN 9788430948048
  3. Hume, David (1799). J. Williams, ed. Essays and treatises on several subjects (en inglés). Dublin: J. Williams. p. 402. Consultado el 21 de marzo de 2019.
  4. Leroi-Gourhan, André (1994). Las religiones de la Prehistoria (Concepción Aya Gaseni, trad.). Barcelona: Laertes. ISBN 9788475842677

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search