Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
Datuak
Motapoliziaren ikastegia
HerrialdeaEspainia
KudeatzaileaEusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila
Historia
Sorrera1982

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia (gaztelaniaz Academia Vasca de Policía y Emergencias) 1982 urtean Euskal Autonomia Erkidegoko poliziak, suhiltzailea eta larrialdietako teknikariak hezitzeko Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomiaduna da. Segurtasun Sailaren agindupean dago.

Egoitza Arkautin (Gasteiz, Araba) kokatzen da. Bertan ertzainak, udaltzainak, suhiltzaileak eta babes zibileko teknikariak hezitzen dira. 2010era arte Ertzaintzaren 23 promozio atera ziren.

Hasieran batean polizia ikastegia besterik ez zen eta izena Euskadiko Ertzaingoaren Ikastegia izan zen.[1] Ondoren, urte askoz Euskal Herriko Polizia Ikastegia izena izan zuen, IX. legealdira arte.

  1. Beste zenbait Xedapen. EHAA (Noiz kontsultatua: 2010-07-02).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search