Pompaelo

Pompaelo
Gazteluko enparantzako indusketetan aurkitutako Teseoren mosaikoa, Pompaeloko termetatik datorrena
Datuak
Eskualde historikoHispania
Erromatar Inperioko probintziakHispania Tarraconensis
Conventus iuridicusKomentu zesaraugustoarra
Eskualdea Nafarroa Garaia
Koordenatuak42°49′10″N 1°38′30″W / 42.81949361°N 1.64180238°W / 42.81949361; -1.64180238
Map
Historia
GaraiaErromatar Inperioa
KulturaBaskoia eta erromatarra

Pompaelo edo Pompelo egungo Iruñea hiriaren antzinako erromatar garaiko hiri aitzindaria izan zen. Hispania Tarraconensiseko probintziako, Komentu Zesaraustoarrean zegoena. Askoren ustez, Gneo Ponpeio Magno erromatar politikari eta militarrak sortu zuen K.a. 75 eta K.a. 74. arteko neguan. Sertorioren kontra borrokatzen ari zela, jeneralak bere kanpamendua baskoien artean eraiki eta bertan pasa zuen negua, urtaro horretan, ez baitzuten gerrarik egiten antzinatean. iruñarrak, Ponpeioren aliatuak izanik, jeneralak segurtasuna bilatuko zuen baskoien artean. Kanpamendu militar hori ondorengo Pompaelo hiriaren jatorria izan omen zen. Francisco Pina Polo historialari aragoiarrak beste interpretazio bat egiten du iturri klasikoak irakurriz: gerra horien amaiera aldean fundatu zela hiria, eta zigor moduan egin zutela erromatarrek, iruñarrak, Sertorioren aldekoak izango baitziren[1].

Beste ikerlari batzuentzat, ordea, harrigarria litzateke Julio Zesarrek bere etsai porrokatua izan zenaren izena eramatea hiri batek, eta baliteke, hiriak izen hori hartzea, Ponpeioren kliente (lagun, menpeko) izandako jendea bertara bizitzera joan zelako[2]. Gorago aipatutako Francisco Pina Polok, uste du Ponpeiok bere izena eman zila berak irabazitako komunitate baten gainen sortutako hisi bati, eta Julio Zesarrek, gero Ponpeioren aurka borrokatu eta menderatu zuenak, ez zuela izana aldatuko, ez baitzen beti besteen aurrean barkabera moduan agertzen baitzen[1].

Erromatar Iruñearen aztarna batzuk egungo hirian planoan kokatuta.
  1. a b (Gaztelaniaz) Alejos, Nerea. (2010). «Francisco Pina Polo: "Pamplona se fundó como un castigo a los vascones"» Diario de Navarra.
  2. (Gaztelaniaz) Lanz Betelu, Josu. (2020). Los vascones y sus vecinos (siglos II a. C.-VIII d. C.). Iruña: Nafarroako Gobernua, 48-50 or. ISBN 9788423535590..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search