Porfiro

Porfiro zati bat
Porfiro testura granitoan. Feldespatozko fenokristalak, kristalak baino handiagoak dira inguruko matrizean. Hau Sierra Nevadakoa da, Rock Creek arroilakoa.

Porfiro (antzinako grezieraz: πορφύραporphyra, "harri gorrindola") arroka igneo mota da, izate desberdineko bi gaiz osatua: kristal pikor larriak (hala nola, feldespatoa edo kuartzoa) eta pikor finak (masa feldespatikoa).

Magmaren solidotzetik sortutako harri bat da. Arroka magmatikoen artean sailkatuta dago, magmaren solidotzetik eratzen baita, hau da, lurrazalaren barnean tenperatura oso altuetan dagoen jatorri bolkanikozko ore fluido bat. Igneoen artean, arroka filoniarrren taldekoa da, sumendiaren zainetan solidotzen baita, azaletik nahiko gertu. Bere hoztea, oso poliki hasten da, oso sakon, magmaren solidotzea eta mineral osagaien kristalen eraketa abiaraziz.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search