Portugesa[1][2][3][4] edo portugalera[1][5] (português edo língua portuguesa) hizkuntza erromantzea da, latinetik eta, zehazkiago, galaikoportuges erromantzetik eratorria. Erdi Aroan galizieratik bereizia, Portugalgo Erresumako hizkuntza bihurtua eta Errenazimendu garaian estandarizatua, munduko hainbat lurraldetara zabaldu zuen Portugalgo inperioaren jarduerak. Hori dela-eta, egun 260.000.000 hiztunek baino gehiagok darabilte; bigarrena da, latinetiko hizkuntzen artean, hiztun kopuruari dagokionez, gaztelaniaren ondoren eta frantsesaren aurretik[6].
Portugalen ez ezik, beste hainbat herrialdetan ere hitz egiten da: Brasilen, Angolan, Mozambiken, Cabo Verden, Sao Tome eta Principen, Indian eta Ginea Bissaun.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search