Presio atmosferiko

Fisikan, presio atmosferikoa magnitude fisiko bat da, aireak atmosferako edozein puntutan dauden objektuei egiten dien presioa adierazten duena. Lurrazaletik goranzko altuera zenbat eta handiagoa izan, hainbat eta txikiagoa da, eta zenbat eta itsas mailara gehiago hurbildu, hainbat eta handiagoa. Itsas mailaren gaineko altuerari altitude deritzo geografian eta meteorologia.

Presio atmosferikoa terminoak berak adierazten duenez, magnitude hori presio bat da, hau da, magnitude eskalar bat, atmosferako aireak objektuaren gainazalaren azalera-unitateko eginiko indar normala adierazten duena, edo, bestela esanda, “indarra zati azalera” egitura duena. Hortaz, haren egitura dimentsionala presioaren berbera da: .

Gehienetan lurrazalaren gainean dauden objektuei buruz erabiltzen da kontzeptua, baina atmosferako edozein puntu edo altitudetan ere berdin definitzen da. Lurrean bizi garenez, ohikoa da erreferentzia modura itsas mailako puntuak hartzea, eta horregatik itsas mailako batez besteko presio atmosferikoaz hitz egiten da askotan. Funtsean, balio hori itsas mailako puntuen gainean dagoen atmosferako area-zutabearen pisuari dagokio. Zer esanik ez, une bakoitzeko presioa aldakorra da, gaineko aireako gasen proportzioen arabera, eta horretan garrantzi berezia hartzen du bertan dagoen ur-lurrunaren kantitateak.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search