Programazio

Formula bat balio batzuekin kalkulatzen duen programa xume bat Python lengoaiaz (zilindro baten bolumena)
Formula bat balio batzuekin kalkulatzen duen programa xume baten exekuzioa Python lengoaiaz (zilindro baten bolumena)

Programazioa, programa informatiko bat garatzeko egiten den prozesua da. Ordenagailuetarako programen kodea idatzi, probatu, araztu eta mantentzeko prozesua da.[1] Programa informatiko bat ondo sortzeko kontuan hartu behar den metodologia aztertzen duen diziplinari ere programazioa esaten zaio.

Orokorrean, bizitza arruntean programatzea esaten denean tarea bat planifikatzea adierazi nahi da. Informatikan programatzea zera da, konputagailuari adieraztea zer egin behar duen eta nola.[2]

  1. Elhuyar Fundazioa. Programazio. (Noiz kontsultatua: 2019-09-07).
  2. (Gaztelaniaz) López, José Luis. (2019-04-30). «Aprender por internet: cursos de programación y retail online» José Luis López (Noiz kontsultatua: 2019-12-14).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search