Programazio-lengoaia

Artikulu hau informatikari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Programa (argipena)».

Programazio-lengoaiak ordenagailuaren portaera kontrolatzeko erabil daitezkeen hizkuntza artifizialak dira.

Java programazio-lengoaian idatzitako iturburu-kodearen adibide bat. Honek "Hello Wold!" mezua inprimatuko du programa konpilatu eta exekutatu egiten denean.

Bi atal definitu behar dira programazio-lengoaia bat definitzeko:

  • Programak osatzeko erabil daitezkeen aginduak (adib.: datu bat irakurri, datu bat inprimatu, kalkulatu eragiketa bat...)
  • Datuak errepresentatzeko erabil daitezkeen datu-motak (adib.: zenbakia osoa, zenbaki erreala, karakterea...)

Programa bateko aginduak idazteko orduan, lengoaiak horrelako aginduak definitu ahal izateko dituen arau sintaktiko eta semantikoak errespetatu behar dira. Arau sintaktikoak BNF gramatika batekin edo sintaxi-diagramen bidez definitzen dira gehienetan.[1][2]

  1. López Lajas, Aritz. (2018-10-15). Fleet programazio lengoaia.  doi:http://hdl.handle.net/10810/29100. (Noiz kontsultatua: 2019-09-29).
  2. Knuth, Donald E.. (1964-12-01). «backus normal form vs. Backus Naur form» Communications of the ACM 7 (12): 735–736.  doi:10.1145/355588.365140. ISSN 0001-0782. (Noiz kontsultatua: 2019-09-29).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search