Prostituzio

Pompeiako prostituzio-etxe bateko margoa.

Prostituzioa diruaren edo bestelako onura ekonomikoen truke beste pertsona batzuekin sexu-harremanak izateko praktika da. Prostituzioa emakumeek egiten dute gehienbat; batzuetan, neskato adingabeak izanik (haurren prostituzioa). Bezeroak, berriz, gizonak dira gehienbat.[1] Prostituzio maskulinoa ere badago baina neurri txikiagoan, non bezeroak ere oro har gizonezkoak diren.

Prostituzioa prostituzio-etxe, putetxe edo burdel deituriko lekuetan egin ohi da. Horiek proxeneta baten etxeak izan ohi dira, non prostitutak eta prostituzioa praktikatzeko gela pribatuak dauden. Hiriko kaleetako eta industria-errepideetako alboetako espaloietan ere egiten da, baita tabernetan, diskoteketan, hoteletan eta etxez etxe ere.

  1. Sader, Marion; Lewis, Amy. (1995). Encyclopedias, atlases & dictionaries. New Providence, N.J. : R.R. Bowker (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search