Qin Shi Huang

Qin Shi Huang

Qin (en) Itzuli Chinese king (en) Itzuli

K.a. 247ko maiatzaren 7a - K.a. 221
King Zhuangxiang of Qin (en) Itzuli - baliorik ez →
Qin dinastiako Txinako enperadorea

K.a. 221 - K.a. 210eko irailaren 10a
← baliorik ez - Qin Er Shi (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaHandan, K.a. 259
HerrialdeaQin dinastia
Qin
HeriotzaGuangzong County (en) Itzuli, K.a. 210 (48/49 urte)
Hobiratze lekuaQin Shi Huangen Mausoleoa
Heriotza modua: Chinese alchemical elixir poisoning (en) Itzuli
Familia
AitaKing Zhuangxiang of Qin
AmaQueen Dowager Zhao
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaQin dinastia
Hezkuntza
HizkuntzakAntzinako txinera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, Enperadorea, agintaria eta monarka

Find a Grave: 17643597 Edit the value on Wikidata

Qin Shi Huang (K.a. 259 - K.a. 210)[1][2] Qin dinastiaren (txineraz: 秦朝) sortzailea izan zen eta Txinako lehen enperadorea.[3] Gaztetan, Zheng zuen izena.[4] Sima Qianek idatzitako Shiji (txineraz: 史记, euskaraz: Historialari Handiaren Oroitzapenak) obran «Qin Shi Huang» (txineraz: 秦始皇)[5] eta «Qin Shi Huangdi» (txineraz: 秦始皇帝)[6] izenaren bi forma ageri dira.

Hamahiru urte zituela, Qinen erregealdia hartu zuen oinordetzan, eta 39 urte zituela (K.a. 221), jadanik konkistatu eta bateratu zituen, lehen aldiz historian, erresuma borrokalariak inperio bakar batean. Konkista amaitu ondoren, erreforma asko antolatu zituen.[3] Neurketa eta pisu sistemak bateratu zituen, idazketan erabiltzen ziren karaktereak estandarizatu zituen, lurrak nekazarien artean banatu zituen, biztanleria asko lekualdatu zuen matxinadak saihesteko, eta lehen harresi handia eraiki zuen. Azken finean, aurreko sistema feudala amaitu eta Txina 2.000 urtez arautuko zuen sistema inperialaren oinarriak sortu zituen.[7]

Bere hilobiaren eraikuntza izan zen egindako lanik handiena. Gaur egun, terrakotazko gudarien armada geratzen zaigu. Hainbeste erreforma eta obra egiteko egin behar izan zen ahaleginaren ondorioz, herria matxinatu egin zen beraren kontra, eta Qin dinastia amaitu zen hura erortzean, eta dinastia berri bat sortu zen, Han dinastia, hain zuzen.

  1. (Ingelesez) «Emperor Qin Shi Huang, First Emperor of China, Shi Huangdi of Qin Dynasty» Travelchinaguide.com (web.archive.org) 2023-12-15 (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
  2. Wood 2011, 2 orr. .
  3. a b (Ingelesez) Duiker, William J.; Spielvogel, Jackson J.. (2019). World history. Australia: Cengage ISBN 978-1337401043. OCLC .1063643192.
  4. (Katalanez) Gran enciclopèdia catalana. «Zheng» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
  5. «Qin Shi Huang» (秦始皇) izen laburragoa 6. atalean (秦始皇本纪) ageri da. Ikus Wikisource Records of the Grand Historian Chapter 6.
  6. «Qin Shi Huang-di» (秦始皇帝) forma luzeagoa ageri da 5. atalean. Ikus Wikisource Records of the Grand Historian, 5. atala.
  7. (Frantsesez) Pirazzoli-t'Serstevens, Michèle; Bujard, Marianne. (2017). Les dynasties Qin et Han : histoire générale de la Chine (221 av. J.-C.-220 apr. J.-C.). Paris: Les Belles lettres ISBN 978-2251446387. OCLC .974007282.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search