Quebec

Quebec
 Kanada
Administrazioa
Izen ofizialaQuébec
Kephek
Estatu burujabe Kanada
ISO 3166-2CA-QC
HiriburuaQuebec Hiria
Quebeceko Lehen MinistroaFrançois Legault (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak52°N 72°W / 52°N 72°W / 52; -72
Azalera1.542.056 km²
MugakideakNew Hampshire, Maine, Brunswick Berria, Ternua eta Labrador, New York, Vermont, Ontario eta Nunavut
Punturik altuenaMont D'Iberville
Demografia
Biztanleria8.501.833 (2021)
0 (2021)
Dentsitatea5,51 bizt/km²
Hizkuntza ofizialafrantses
Ordu eremuaEkialdeko Ordu-eremu, Atlantic Time Zone (en) Itzuli eta UTC−04:00
quebec.ca eta quebec.ca…

Quebec[1] (frantsesez Québec entzun) Kanadako hamar probintzietako bat da, Ontarioren eta Atlantikoko probintzien artean kokatua. Hegoaldean, Estatu Batuekin egiten du muga. San Laurendi ibaiak zeharkatzen du; ibai horrek lotzen ditu Laku Handiak Ozeano Atlantikoarekin. 1.542.056 km² dituelarik, Quebec da Kanadako probintziarik handiena, eta Kanadako lurralde-entitate handienetan bigarrena (Nunavut da handiena).

Quebeceko gehiengoak, bere gobernuen eta parlamentu ordezkarien bidez, bere burua naziotzat definitu izan du XXI. mendean; eta Kanadatik bereizteko proposamenak eta erreferendumak ere izan dira. Nazio frankofonoa da, frantsesa da hizkuntza ofiziala, eta bertako hizkerak baditu berezitasun batzuk (Quebecetik kanpo, kanadar komunitate batzuetan ere mintzatzen da).

Kanadako probintzia jendetsuenetan bigarrena da (Ontario da lehena), 8.500.000 biztanle baino gehiago baitzituen 2021ean. Biztanle gehienak frankofonoak dira (biztanleen % 94,6), eta nabarmenak dira gutxiengo anglofonoak, alofonoak eta indigenak. Frantsesa hizkuntza ofizial bakartzat duen Kanadako probintzia bakarra da. 2016an, ama-hizkuntza frantsesa zuten Quebeceko biztanleak % 79,1 ziren; eta ingelesa zutenak, berriz, % 8,9.

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search