Quetzalcoatl

Quetzalcoatl
Mitologia azteka
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
FormakFeathered Serpent (en) Itzuli
Familia
AitaMixcoatl
AmaChimalma (en) Itzuli
Anai-arrebakXipe Totec (en) Itzuli, Tezcatlipoca, Huitzilopochtli eta Xolotl (en) Itzuli
Artikulu hau jainkoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Quetzal (argipena)».

Quetzalcoatl (nahuatlez, Ketsalkoatl, euskarazko ahoskera: Ketzalkoaltl, «Lumadun Sugea») Mesoamerikako aintzinako kulturetako jainkoa da, nagusiki azteka gizartekoa. Izena nahuatletik dator cóatl ("suge") eta quetzal ("lumadun txoria"), hau da, suge-txori lumaduna. Maiek Kukulkan deitzen zuten; kitxeek, berriz, Gukumatz. Batez ere Kukulkanen tenpluan gurtzen zen.

Askotariko jainkoa da, Erdialdeko Amerikako ia kultura guztietan ageri dena. Teotihuacango kulturan artoaren eta emankortasunaren jainko gisa gurtzen zuten. Tulan, tolteken kulturaren antzinako hiriburuan, zibilizazioa ekarri zuen jainkotzat zeukaten. Orobat, Guatemala, El Salvador eta Nikaraguara jo zuten nahua herrien jainko nagusia zen. Mexikoko aztekek, berriz, munduaren sortzailetzat gurtzen zuten, eta jakinduriaren eta Artizarraren jainkotzat zeukaten. Horrela bada, Quetzalcoatl askotariko jainkoa izan zen, herri askok gurtua; hori dela eta, nahasmen handia sortu da hari buruz, elezahar asko baitaude mito zaharren inguruan. Adibidez, tolteken errege eta apaiz askok haren izena hartu zuten; aztekek, berriz, modu askotara irudikatu zuten, suge lumadun eta gizon zuri bizardun gisa, besteak beste. Hartan oinarriturik, espainiar fraideek jainkoaren mitoa konkistatzaileen mesederako aldatu zuten, eta Hernán Cortések eta bere soldaduek Quetzalcoatl jainkoaren ondorengoak zirela zabaldu zuten indiarren artean.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search