Rafael Mendizabal

Rafael Mendizabal
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRafael Mendizabal Iturain
JaiotzaDonostia1940ko urtarrilaren 6a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaBarbate2009ko abuztuaren 1a (69 urte) (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta antzerkigilea
Izengoitia(k)Rafaulova
Genero artistikoadramaturgia
IMDB: nm0579152 Edit the value on Wikidata

Rafael Mendizabal Iturain (Donostia, 1940ko urtarrilaren 6a - Barbate, Cadiz, 2009ko abuztuaren 1), antzerkigile eta negozio-gizona. Antzerki komertziala landu zuen bereziki garaian ospetsuak ziren Rafaela Aparicio eta Florinda Chico aktoresekin. Homosexuala zen eta hautu horren inguruko gaiak ere haren lanetan jorratu zituen, esaterako Feliz cumpleaños, señor ministro (Donostia Antzerki Saria (1992)[1]) eta Madre amantísima lanetan. Ideologikoki oso kontserbadorea zen. TEU eta Lorquianos antzerki taldeen zuzendaria izan zen. Madrilen lehen kafe-antzerkia sortu zuen, "Lady Pepa". Donostian Rafaulova izeneko pertsonaia transformista sortu zuen. 80ko hamarkadan Espainia mailan arrakasta handia izan zuen. 2006an Donostiako Udalak omenaldia egin zion.

  1. Epaimahaian Antonio Buero Vallejo, Mauro Armiño eta Romualdo Salcedo zeuden. Pedro M. Víllora hitzaurrea. Madril: Centro Cultural de la Villa, 2003, 59.or

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search