Ragusa

Ragusa
Ragusa
Italiako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Sizilia
Free municipal consortiumFree Municipal Consortium of Ragusa
Izen ofizialaRagusa
Jatorrizko izenaRagusa
Posta kodea97100
ISTAT kodea088009
Geografia
Koordenatuak36°55′30″N 14°43′50″E / 36.925°N 14.7306°E / 36.925; 14.7306
Map
Azalera444.67 km²
Altuera520 m
MugakideakChiaramonte Gulfi, Comiso, Giarratana, Modica, Monterosso Almo, Rosolini, Santa Croce Camerina, Scicli, Vittoria eta Caltanissettako probintzia
Demografia
Biztanleria73.159 (2023ko urtarrilaren 1a)
−479 (2018)
Dentsitatea164,52 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0932
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakDubrovnik, Little Rock, Asuncion, Milan, Tours, Mosta eta Rădăuți (en) Itzuli
Katastro kodeaH163
Sailkapen sismikoa2 (Ertaina)
MatrikulaRG
Hizkuntza ofizialaitaliera
comune.ragusa.it

Ragusa[1] (sizilieraz: Raùsa) Italiako hiria eta izen bereko probintziako (1.614 km2) hiriburua da, Siziliako hego-ekialdean, Irminio ibaiak eratzen duen haranaren gainean, Sirakusa hiriaren mendebalean. 73,999 biztanle (2011)[2]. Bi auzo nagusi bereizten dira Ragusako hirian: Ragusa Ibla edo auzo zaharra (hiriaren behealdean dagoena) eta hiri modernoa, Iblei mendiaren mazelan eraikia. Harmaila luze batek lotzen ditu bi auzoak. Ekonomiari dagokionez, nekazaritza-produktuen merkataritza (mahastiak, zitrikoak) eta industria (petrolio-findegiak, eraikuntzarako gaiak) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Aipagarriak dira XVIII. mende hasierako katedrala, mende bereko San Giorgio basilika eta XV. mendeko Santa Maria della Scale elizaren hondakinak. 1693. urteko lurrikarak ia erabat suntsitu zuen hiri zaharra. Val di Noto beste zazpi hirirekin batera Gizateriaren Ondarean parte hartzen du.

  1. Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
  2. demo.istat.it

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search