Read Only Memory

ROM memoria,txartel nagusi zahar baten BIOSa edukiz

ROM memoria (ingelesezko Read Only Memory akronimoa), ordenagailuetan eta gailu elektronikoetan erabiltzen den biltegiratzeko tresna bat da, informazioa irakurtzeko bai, baina idazteko ez, aukera ematen duena.

ROMean gordetako datuak ezin dira aldatu, ez behintzat era azkar edo erraz batean. Memoria mota hau batez ere firmware-a gordetzeko erabiltzen da (programa horrek lotura estua du hardware espezifikoarekin, eta ez da oso ohikoa izaten eguneraketak behar izatea), edo gailuaren funtzionamendurako funtsezkoa den beste eduki baterako, hala nola ordenagailua martxan jarri eta diagnostikoak egiten dituzten programetarako.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search