Richard Samuel Attenborough (1923ko abuztuaren 29a, Cambridge – 2014ko abuztuaren 24a) Ingalaterrako zinema zuzendaria eta aktorea izan zen. Sir David Attenborough naturalistaren eta John Attenborough Alfa Romeo enpresako enpresa-buruaren anaia zen.
Hamabost-hamasei urte zituelarik, haren etxean Espainiako Gerra Zibilatik ihes egindako haurrak jaso zituzten eta erbesteratuen aldeko kanpainetan parte hartu zuen, bereziki dirua biltzeko.[1]
Arte dramatikoa ikasi ondoren, 1942an In Which We Serve filmean eman zioten lehendabiziko papera. 1969an, lehen filma zuzendu zuen, Oh! What a Lovely War izenekoa; harez geroztik, aktore lana urriagoa izan zuen. 1982an, Oscar saria eskuratu zuen, Gandhi filmarengatik.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search