Rif

Rif


ⴰⵔⵉⴼ
الريف

Ez da estatua
Rifeko bandera
Bandera
Hiriburua Axdir (Rifeko Errepublikan)
Hiri nagusiak Alhucemas, Nador
Administrazioa Maroko, Espainia
Administrazioa Maroko, Espainia
Dirua Marokoar dirham, euro
Herritarra riftar
Hizkuntza(k) Riftera, arabiera, frantsesa, espainiera
Ofiziala(k) arabiera, frantsesa, espainiera
1921-1926 artean Rifeko Errepublika independentea izan zen


Rif[1] (amazigeraz Arrif, arabieraz الريف, tifinagh ortografiaz ⴰⵔⵔⵉⴼ, gaztelaniaz eta frantsesez Rif), geografia aldetik, Afrikako ipar-mendebaldeko eskualde menditsua da; nazio aldetik, bertako estaturik gabeko amazig herria.

Riftarrak amazigak dira eta tarifit (arabieraz ,xelha) amazigeraren dialektoa dute hizkuntza. Hala ere, riftar gehienek arabieraz ere egiten dute, bertako hizkuntza ofizial bakarra denez gero. Gaztelaniaz edo frantsesez ere mintzatzen dira riftar gehienak.

Rif Maroko estatu administrazioko bost herrialdetan banatuta dago: Al Hoceima, Nador, Taza, Berkane eta Taourirt.Espainia estatu administrazioko Melilla autonomia hiria ere Rifko lurraldea da.

Herririk garrantzitsuenak Nador, Al Hoceima, Kebdana, Berkane, Taza, Axdir eta dira.

  1. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .. Bitxikeria moduan, Joseba Sarrionandiak, Moroak gara behelaino artean? eta Lapur banden ala politika liburuetan Arrif erabiltzen du, Andolin Eguzkitza zenak bertoko hizkuntza lehenesteko zeukan irizpide orokorrari jarraiki, apika.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search