Rio de Janeiro (Rio ere deitua) Brasil eta Hego Amerikako bigarren hiririk populatuena da, Sao Pauloren atzetik, eta izen bereko estatuko hiriburua. Guanabarako badiaren mendebaldearen, eta Ozeano Atlantikoaren, ertzean. Hego-Ekialdeko Eskualdean (Região Sudeste) eta izen bereko estatuan dago. 6.000.000 biztanle inguru ditu (2000) hiriak berak, 14.000.000 hiri-inguru guztiak.
Brasilgo hiriburua izan zen, Portugaldik independentzia lortu zuenetik Brasilia hiri berria sortu zen arte.
Ospetsuena hondartzak dira: Copacabana, Ipanema, Botafogo, Flamengo eta Barra da Tijuca. Baita ere Corcovado mendi gailurreko Kristo Berreroslea (Cristo Redentor), Maracaná futbol estadio, favelak, samba eta inauteri erraldoiak. Carioca deitu ohi dira bertakoak.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search