Rosenkreutz elkartea

Rosenkreutz elkartea
Datuak
Sortzailea
Rosenkreutzen tenplua, (frantsesez: Le Temple de la Rose-Croix), Speculum Sophicum Rhodostauroticum lanean agertzen den grabatua. Daniel Möglingek egina 1618an.

Rosenkreutz elkartea 1378an jaiotako Christian Rosenkreuzek sortutako elkarte ezkutu bat da. XVII. mende hasieran argitaratu ziren hiru dokumentu ezberdinek erakutsi diezagukete Rosenkreuz bera izan zela lehen Rosenkreutz Ordenaren fundatzailea. Lehen dokumentuak Fama Fraternitatis Rosae Crucis du izena, 1614an Kasselen (Alemania) agertu zena. Bigarren dokumentua lehenengoaren jarraipena da, Confessio Fraternitatis izenekoa, eta azkenik, Die Hochzeit dokumentua. Kanpotik, talde mistiko, misteriotsu eta ilun moduan deskribatzen da.

Nahiz eta Rosenkreutz elkartearekin irudi eta sinbolo ugari dauden lotuta, sinbolo nagusitzat arrosa gorria hartzen da, gurutze baten erdian jarria. Kabalan eta teosofian oinarritzen zen, eta honenbestez, talde esoteriko moduan ezagutzen da gaur egun, jardun gehiena ezkutuan jorratuz bere historian zehar. Gizartean elkartasun unibertsala bultzatzea du helburu nagusia.

Dirudienez XVII. mendearen hasieran sortu zen Alemanian, eta mende hartan zein ondorengoetan asko zabaldu zen Europan zehar. Garai hartan maila desberdinak ezarri ziren elkartean sartzeko eta aurrera egiteko; bestalde, elkartearen sinbolo eta jarduera-modu esoterikoak masoneriaren moldeetarantz bideratu ziren.

Robert Fludd Tractatus apologeticus integritatem societatis de Rosae Crucis defendens (1617) liburuan elkartearen sinesmenen oinarria ezartzen ahalegindu zen. 1838. urtean E. G. Bulwer Lytton eleberrigileak elkartea antolatu zuen Ingalaterran, Alemaniako Rosenkreutz elkartearen liturgiari jarraituz. 1892. urtean agertu zen elkartea Frantzian.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search