Saguzar

Saguzar
52 Ma-0 Ma

Eozeno goiztiar – gaur egun
Sailkapen zientifikoa
AzpierreinuaBilateria
FilumaChordata
KlaseaMammalia
SuperordenaLaurasiatheria
Ordena Chiroptera
Azpibanaketa
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakbat meat (en) Itzuli
Luzera6 ft eta 1 in
Entzumen frekuentzia2.000 hertz — 110.000 hertz
Eguneko zikloagaueko
Miniopterus scheibersii, kobazulo saguzar hegan egiten.

Saguzarrak edo —Ipar Euskal Herrian eta Nafarroangauenarak (Chiroptera) ugaztun hegalariak dira. Saguzarren aurreko besoak hegal gisa garatu dira eta horregatik hegan egiteko gai diren ugaztun bakarrak dira, planeatzeko gai diren beste batzuekin alderatuta. Hegan egiteko modua hegaztiena ez bezalakoa da, ez baitituzte besoak mugitzen, baizik eta hatzak. Hatzen artean mintz fin bat dago, patagio izenekoa. Chiroptera izena grezieratik dator: χείρ, txeir, «esku», eta πτερόν, pteron, «hegal».

Kalkulatzen da saguzarren 1.200 bat espezie daudela mundu osoan, hau da, ugaztun guztien % 20 gutxi gorabehera. Gorputzaren zati handi bat hartzen duen bihotz erraldoia dute, hegan egiteko energia ugari behar baitute. Euskal Herrian 27 espezie daudela estimatzen da.[1] Txikienek 29-33 mm. artean neurtzen dute eta 2 gramoko pisua dute; handienek berriz 1,5 metroko tamaina eta 1,2 kilogramoko pisua.

Landare tropikal batzuek behar-beharrezkoa dituzte saguzarrak, saguzarrak direlako landare horiek beren haziak hedatzeko duten bide bakarra.

  1. (Gaztelaniaz) Ana Galarraga: "Nerea Vallejo López, zoologoa: "Saguzarrek berezko balioa dute", Bilbao aldizkaria. 2024/06, 26. or..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search