Sakharov Saria

Adierazpen Askatasunaren Sakharov Saria
2009ko Sakharov Sariaren ekitaldia.
KokalekuaEstrasburgo
Herrialdea Frantzia
AurkezleaEuropako Parlamentua
Ordainsaria50.000€ [1]
Lehen sari banaketa1988
Azken sari banaketa2014
Egungo saridunaDenis Mukwege
Webgune ofizialaWebgunea

Sakharov Saria, ofizialki Adierazpen Askatasunaren Sakharov Saria, 1985eko abenduan Europako Parlamentuak sortutako saria da. Andrei Sakharov sobietar disidentearen omenez izendatua, adierazpen askatasuna eta giza eskubideen alde lan egin duten pertsona eta erakundeak saritzea du helburu.

Urtero abenduaren 10 inguruan (Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala sinatu zuten egun berean) ematen dute eta 50.000 €ko saria ere badu.

Hautagaiak eurodiputatuek eta legebiltzar-taldeek proposatzen dute baina irabazlea legebiltzar-taldeen presidenteek.

  1. (Ingelesez) Europako Parlamentua. Sakharov Prize for Freedom of Thought. (Noiz kontsultatua: 2015eko urtarrilaren 2an).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search