Salburuko parkea

Salburuko parkea
IV. maila: habitat/espezieen kontserbazio gune
Motanaturagune babestua eta hezegune
Geografia
Map
Koordenatuak42°51′31″N 2°38′24″W / 42.85854°N 2.63987°W / 42.85854; -2.63987
Honen parte daGasteizko Eraztun Berdea
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
Arabako eskualdeaGasteizko kuadrilla
UdalerriaGasteiz

Salburuko parkea Gasteizko ekialdean dagoen hezegune bat da. Parke hau Gasteizko Eraztun Berdearen harribitxia da, bai bere balio ekologikoagatik bai denboran zehar izan duen bilakaeragatik. Parkea osatzeko lehen lanak 1994. urtean egin ziren, eta oraindik ere garatze prozesuan dago. 2007an parkeak 216 hektarea zituen, Salburuko auzoaren eta Arkautiko Ertzaintzaren akademiaren artean.

Salburuko parkeko hezegune-sistema lau urmael nagusik osatzen dute egun. Gasteiztik hurbilen dagoena Betoñuko urmaela da; ekialderago Arkautiko urmaela dago; bi hauen artean, iparraldean, Larregana deiturikoa dago, eta Betoñukoaren alboan Durantzarra izenekoa.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search