Saltsa

Saltsa mota bat.

Sukaldaritzan, saltsa edo basia plater baten osagarri moduan erabiltzen den prestakin isurkaria edo erdi-isurkaria da. saltsak prestatzeko osagai isurkariak, saltsa loditzeko koipea duen gai bat, espeziak eta ongailuak erabili ohi dira.

Saltsak plater bateko osagai nagusiaren zaporea hobetzeko edo indartzeko erabili ohi dira. Osagai nagusiari ez dio protagonismorik kendu behar, aldiz hau edertzen lagundu dezake. Jeneralean, plater ugariren hornigai ohikoena da. Osagai nagusiaren gainean edo ondoan jartzen da. Aparteko katilu edo saltsa ontzi batean ere zerbitza daiteke.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search