San Petersburgo[1] (errusieraz: Санкт-Петерб́ург, Sankt Peterburg; suomieraz: Pietari), 1914-1924 urteetan, Petrograd[1] (errusieraz: Петроград, translit.: Petrograd) eta 1924-1991 urteetan, Leningrad[1] (errusieraz: Ленинград, translit.: Leningrad) Errusiako hiria eta portua da. Herrialdeko ipar-mendebaldean dago, Neva ibaiaren bokalean, Finlandiako golkoaren ertzean, Finlandiako mugatik 160 km-ra. 2010ean, 4.879.566 biztanle zituen[2].
Errusiako bigarren hiria da jende kopuruari dagokionez, porturik garrantzitsuena eta Europako hiririk ederrenetakoa. 1990ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen erdigune historikoa[3].
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search