Sangha

Shangha bat Laoseko Luang Prabangen

Sangha (palieraz: सङ्घsaṅgha; sanskritoz: संघsaṃgha; txineraz: 僧伽; pinyinez: Sēnggā; tibetera klasikoz: དགེ་འདུན་ dge 'dun[1]) paliera eta sanskritoko hitz bat da, "elkarte", "batzar" edo "komunitate" esan nahi duena. Normalki monje edo moja budista ordenatuen komunitate monastikoari egiten dio erreferentzia. Komunitate honi, normalki, bhikkhu-sangha edo bhikkhuni-sangha deritzo. Komunitate honen baitan errealizazio altuagoa lortu dutenak ariya-sangha izena jasotzen dute, edo "Sangha nobleak".

Sangharen barruan ere Upasaka eta Upasikak daude, Dharma-Vinayaren diziplinari dedikatutako pertsonala. Batzuetan palierazko testuetan "Sangha" hitza azken adiera honekin agertzen da. [2][3][4]

  1. Rigpa Wiki: དགེ་འདུན་
  2. Sangha - Bhikkhu Bodhi
  3. Sangha by Bhikkhu Bodhi
  4. Sangha

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search