Sanremo

Sanremo
Italiako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Italia
ProbintziaImperia
EskualdeaLiguria
AlkateaMaurizio Zoccarato
Posta kodea18038
ISTAT kodea008055
Geografia
Koordenatuak43°49′03″N 7°46′30″E / 43.8175°N 7.775°E / 43.8175; 7.775
Map
Azalera54,73 km²
Altuera15
MugakideakApricale, Bajardo, Ceriana, Ospedaletti, Perinaldo, Seborga eta Taggia
Demografia
Biztanleria52.787 (2023ko urtarrilaren 1a)
−1.742 (2018)
Dentsitatea1.041,57 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0184
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakHelsingør, Atami, Budva, Tortona eta Karlskoga udalerria
Katastro kodeaI138
Sailkapen sismikoa3s (Txiki-ertaina)
MatrikulaIM
http://www.comunedisanremo.it/

Sanremo (batzuetan San Remo ageri da, nahiz eta ofiziala ez izan) 57.000 biztanle inguruko hiri bat da, Liguria mendebaldeko mediterranear kostaldean dagoena, Italiako ipar-mendebaldean, Genovako golkoan.

Kirol portua.

San Remo gune turistiko ospetsu bat da, ezaguna bere lore azokagatik eta bere arrantza portuagatik. Kantu melodikoen jaialdi bat hartzen du urtero, Sanremoko kantu jaialdia bezala ezagutzen dena. San Remoko rallya ere ospatzen da bertan, Munduko Rally txapelketaren zati zen automobilismo lasterketa bat Sardiniako Rallyagatik aldatu zen arte. Gainera Milan-San Remo klasiko ziklistaren helmuga ere bertan dago, Munduko Txirrindularitza Koparen zati dena. Bertako monumentuen artean San Siro katedrala nabarmentzen da, XIII. mendean eraikia. Bertan, urtero, San Remoko EPT ekitaldia ospatzen da, non munduko poker jokalaririk hoberenak bertako kasinoan biltzen diren.

1920ko apirilak 19tik 26ra San Remo konferentzia aliatuaren egoitza izan zen Lehen Mundu Gerraren ondoren. Gainera, Ignacio Manuel Altamirano 1893an hil zen hiria, Alfred Nobel 1896an eta 1967an Luigi Tenco kantariak bere buruaz beste egin zuen hiria da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search