Sanskrito

Sanskrito
संस्कृतम् — 𑖭𑖽𑖭𑖿𑖎𑖴𑖝𑖦𑖿
Datu orokorrak
Hiztunak2.212 (1971)
6.106 (1981)
49.736 (1991)
14.135 (2001)
ama-hizkuntza: 26.490 (2011)
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
Indo-irandar hizkuntzak
Indoariar hizkuntzak
Old Indo-Aryan (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea
Modu gramatikalakdesiderative (en) Itzuli, injunctive (en) Itzuli, indikatiboa, agintera eta baldintzazko modua
Genero gramatikalakgenero femeninoa, genero maskulinoa eta genero neutroa
Kasu gramatikalaknominatiboa, genitiboa, datiboa, akusatiboa, bokatiboa, instrumentala, ablatiboa eta lokatiboa
AlfabetoaDevanagaria, Kannada script (en) Itzuli, Vatteluttu (en) Itzuli, Sharada (en) Itzuli, Siddhaṃ (en) Itzuli, Nandinagari (en) Itzuli eta Nāgarī (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1sa
ISO 639-2san
ISO 639-3san
Ethnologuesan
Glottologsans1269
Wikipediasa
IETFsa

Sanskritoa[1] (sanskritoz: संस्कृता वाक्, saṃskṛtā vāk, edo laburtuta संस्कृतम्, saṃskṛtam), hizkuntza indoariar historiko bat da, hinduismoaren eta budismoaren liturgietako bat eta Indiako 22 hizkuntza ofizialetako bat.[2]

Haren aurreneko forma vedikoa da, K.a. 1500 inguruan jadanik Rig-veda testuan erabilia, egungo Indiako eta Pakistango iparraldean mintzo zen hizkuntzan oinarritua. K.a. V. mende inguruan Paninik eta beste gramatikari batzuek arautu eta finkatu zuten.[3]

Geroztik, sanskrito klasikoa, Paniniren eredutik zerbait aldendua, K.a. V. mendetik K.o. X.era loratu zen, eta goi klaseen artean ohiko kultura hizkuntza izan zen. Hartatik eratorri zen prakrito edo hizkuntza arrunta. Egun, sanskritoa, gutxi bada ere, devanagari idazkeran erabiltzen da, jakintza gizonen arteko komunikabide gisa, eta baita zenbait literatur testutan ere. Sanskrito klasikoaz idatzitako testu anitz gorde direnez, antzinako hizkuntzen arteko ezagunenetakoa da.[4]

  1. 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-23).
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
  4. Lur entziklopedietatik hartua.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search