Santa Isabel hilerria

Santa Isabel hilerria
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°51′27″N 2°40′24″W / 42.857397°N 2.673244°W / 42.857397; -2.673244
Map
Arkitektura
Azalera57.072 m²
Kontaktua
HelbideaCalle Portal de Arriaga 26 A

Santa Isabel hilerria Arabako hiriburuan dagoen hilerria da. Zaramaga auzoan dago kokatuta eta XIX. mendearen hasieran eraiki zuten. Izena hartu zuen antzinako baseliza batetik, eta hastapenetan ehorzketa masiboak jaso zituen tifus izurrite batek eragindako heriotzen ondoren[1].

Gerra Zibilean eta Frankismoan zehar 200 pertsona inguru fusilatu zuten frankistek kanposantuaren atzealdean, besteak beste Lauaxeta idazlea 1937an.[2]

XIX. eta XX. mendeetako estilo artistiko ezberdineko panteoiak ditu eta 2016an Hilerrien Lehiaketako finalisten artean izan zen, bere balio monumental eta historikoarengatik.[3]

  1. «Santa Isabel hilerria- Turismoa Vitoria-Gasteizen» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-21).
  2. "80 años del fusilamiento de Lauaxeta" (Diario de Noticias de Alava, 2017/06/26).
  3. EiTB. (2016/07/14). Gasteizko Santa Isabel hilerria, Espainiako onenen artean. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search