Santiago de Compostelako tren istripua

Santiago de Compostelako tren istripua
Istripuaren irudia.
Data2013ko uztailaren 24a
Ordua20:41 h
LekuaPK 80,620 «A Grandeira bihurgunea» (Angrois, Santiago de Compostela)
 Galizia
Istripu motaTrena errailetik irtetea
JatorriaMadril-Chamartín
Azken geldialdiaOurense-Empalme
HelmugaFerrol
LineaOlmedo - Zamora - Galizia Abiadura handiko linea
Heriotzak79
Zaurituak178

Santiago de Compostelako tren istripua 2013ko uztailaren 24an gertatu zen arratsaldeko 20:41etan, Santiago de Compostelako Angrois auzoan, Santiagoko geltokitik 3 kilometrora.[1] Renfe Operadora enpresaren Madril - Ferrol ibilbidea egiten zuen Alvia tren bat, bidaiarientzako zortzi kotxez eta kotxe-kafetegi batez osatuta, trenbidetik irten zen. Trenean 218 bidaiari eta 20 langile zihoazen eta gutxienez 79 pertsona hil eta 178 zauritu dira.[2][3][4]

Istripua Espainiar Estatuko abiadura handiko trenbide sarean gertatutako lehenengoa da,[5] eta lehenengo hipotesien arabera gehiegizko abiadurak trena trenbidetik irtetea ekarri zuen. Tren gidariaren esanetan, trena 190 km/h abiaduraz pasa zen 80 km/h abiadura maximoa daukan bihurgunetik.[6] Istripua Espainiako historian jazotako burdinbide istripuen artean larrienetariko bat da.

  1. (Gaztelaniaz) Renfe Operadora. «Renfe Avisos - Un tren Alvia que realizaba el trayecto Madrid-Ferrol ha descarrilado a la entrada de Santiago de Compostela» (Noiz kontsultatua: 2013-07-25).
  2. (Gaztelaniaz) Deia. «Un nuevo fallecimiento eleva a 79 los muertos en el accidente de Santiago» (Noiz kontsultatua: 2013-07-28).[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Gaztelaniaz) Público. «Al menos 78 muertos y más de 140 heridos al descarrilar un tren Alvia en Santiago de Compostela» (Noiz kontsultatua: 2013-07-25).
  4. (Gaztelaniaz) La Voz de Galicia. Más de treinta muertos tras descarrilar un tren Alvia en Santiago. (Noiz kontsultatua: 2013-07-24).
  5. (Gaztelaniaz) El Mundo. «El tren siniestrado pudo casi triplicar la velocidad permitida» (Noiz kontsultatua: 2013-07-25).
  6. (Gaztelaniaz) El Economista. «El conductor del tren accidentado en Santiago reconoce: "¡Iba a 190!"» (Noiz kontsultatua: 2013-07-25).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search