Seber Altube

Seber Altube
Euskaltzain osoa

1920 - 1941
Domingo Agirre - Paulo Zamarripa
Bizitza
JaiotzaArrasate1879ko azaroaren 8a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaGernika-Lumo1963ko abuztuaren 27a (83 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, musikaria eta idazlea
KidetzaEuskaltzaindia
Eusko Ikaskuntza
MugimenduaEuskal Pizkundea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Literaturaren Zubitegia: 361
Euskaltzain eta idazle batzuk, 1927an Euskaltzaindiak eginiko ohiko biltzar batean. Ezkerretik eskuinera, zutik: Orixe, Jean Elizalde, Seber Altube, Julio Urkixo eta Erramun Olabide. Eserita: Juan Bautista Eguzkitza, Bonifazio Etxegarai, Resurreccion Maria Azkue eta Georges Lakonbe.

Sebero Altube Lertxundi (Arrasate, Gipuzkoa, 1879ko azaroaren 8a - Gernika, Bizkaia, 1963ko abuztuaren 27a) euskal idazlea, filologoa eta musikaria izan zen. Euskaltzain, 1920. urtetik. Gaztetan Gernikako Orfeoiaren zuzendaria izan zen (1902) eta, geroago, arma fabrika bateko kudeatzailea (1915-1936). Gernikako alkate izan zen, eta gerra garaian Argentinara eta Pauera erbesteratu behar izan zuen eta 1958an itzuli zen; garai hartakoa da La fonction de la douleur liburu filosofikoa (1957). Haren lan nagusiak euskarari eskainitakoak dira (1920-36):

  • Euskeraren joskera dala ta,
  • Izkuntza-jakintzia ta euskeriaren bizitzia,
  • Euskal hitz berrijak,
  • Eurok eraltzeko, erderoak zatara lagun egin bear deuskuen
  • Batasunaren bidean, *El acento vasco en la prosa y en el verso,
  • La vida del euskera,
  • Observaciones al trabajo de Morfología Vasca de D.R. M. de Azkue,
  • Barriro euskeraren bizitzari buruz,
  • Literatur euskara,
  • Laztantxu eta Betargi eta
  • La unificación del euskera literario.

Musikari moduan, harmonia eta konposizioa landu zituen. Horrezaz gain, hainbat musika tresna jotzen zituen. Gaztaroan dultzaina jotzaile moduan famatu egin zen. Hamabost urterekin, Arrasateko Musika Bandan hasi zen.

Hiztegiaren auzian, Altubek neologismoen sorkuntza salatu eta hizkuntzan ondo sustraituriko hitz bizien erabilera defendatu zuen. Sintaxiari dagokionez, Erderismos izenburuko obran joskera legeak formulatu zituen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search