Segi

Segi
Sorrera2001ko ekainaren 16a[1]
Desegitea2012ko ekainaren 15a
Ideologia politikoaSozialismo Iraultzaile
Abertzaletasuna
Ezker abertzalea
Independentismoa
Feminismoa
Euskaltzaletasuna

Segi ezker abertzaleko gazte erakunde bat izan zen, Euskal Herriko independentzia eta sozialismoa aldarrikatzen zituena. Jarrai eta Gazteriak erakundeen elkartzeak sortu zuen Haika erakundearen oinordeko gisa jaio zen, Iruñean eginez bere aurkezpen publikoa 2001eko ekainaren 16an.[2] 2002tik legez kanpo utzi zuen Hego Euskal Herrian Espainiako Auzitegi Nazionalaren epai batek, ETAren zatia izateagatik;[3] eta gerora talde terroristatzat hartu ere egin zuten Espainiako epaitegiek, ezker abertzaleko erakundeen aurka abiarazitako "dena da ETA" doktrinari jarraiki.[4] Ildo horretatik, 2009tik operazio polizial eta judizial zabala abiarazi zen Segiko kideen aurka: 34 gazte atxilotu, eta guztira 68 gazte epaitu zituzten, legez kanpoko Segirekin zerikusia zutelako akusaziopean. 2015eko azaroan, azkenik, Espainiako Epaitegi Gorenak 68 gazte haietatik bi soilik jo zituen erruduntzat eta bina urteko kartzela-zigorra ezarri zien ondorioz; hala eta guztiz ere, guztira 85 urtetik gora egin zituzten preso auziperatutako gazteek, gerora gehienak absolbituak edo kargurik gabe geratu arren.[5] Ordurako Segi deseginda zegoen, 2012 urtean erakundeko kideek beraiek hartutako erabakiaren ondorioz, tresna politiko gisa amaitu zela iritzita.[6]

  1. 2001. urtean Haika legez kanporatu ondoren sortutako Gazte Bilgunea eta gero sortutako erakundea.
  2. «33 urteko bidea» gaztezulo.eus 2012-07.
  3. (Gaztelaniaz) «Garzón declara ilícitas Askatasuna y Segi por formar parte de ETA», El Mundo, 2002-02-05.
  4. (Gaztelaniaz) «El Supremo enmienda a la Audiencia Nacional y considera terroristas a Jarrai-Haika-Segi», Noticias de Navarra, 2007-01-20.
  5. «Gorenak Segirekin lotuta zigortutako zazpi gazteetatik bost absolbitu ditu» berria.eus 2015-11-25.
  6. Jarrai, KAS eta Segiren graffitiak Eibarren.

    «Txomin Catalogne eta Amaia Elixiri, Segiko kideak: "Segi, tresna gisa, amaitu da, baina guk lanean jarraituko dugu"» Berria 2012-06-15 (Noiz kontsultatua: 2016-06-02).


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search