Sexu bereko pertsonen arteko ezkontza, ezkontza homosexuala, berdinen arteko ezkontza edota gay ezkontza moduan ezagutzen da ere. Bertan sexu bereko bi gizon, bi emakume edo genero bereko bi pertsonen arteko ezkontza legez edo sozialki aitortzen duen erakundea da.
Historian zehar ohikoak ziren sexu berdineko pertsonen arteko ezkontzak, hala nola, Antzinako Eroman. Baina okzidentalizazioaren eraginez, desagertzen joan zen XIX. eta XX. mendeetan zehar, XXI. mendean berriro agertu den arte.[1][2]
Halere badaude, Afrikan eta Asian gehienki, ezkontza edota harreman homosexualak zigortzen dituzten herrialdeak.
Sexu berekoen arteko ezkontza onartu zuten lehenengo legeak XXI medeko lehenengo hamarkadetan sortu ziren. Orain arte, 26 herrialdek (Alemania, Argentina, Australia, Austria, Belgika, Brasil, Danimarka, Erresuma Batua, Espainia, Estatu Batuak, Finlandia, Frantzia, Hegoafrika, Herbehereak, Irlanda, Islandia, Kanada, Kolonbia, Luxenburgo, Malta, Mexiko, Norvegia, Portugal, Suedia, Uruguai eta Zeelanda Berria) sexu berekoen arteko ezkontza onartzen dute.
Ezkontzaren instituzioarekin batera, eta askotan alternatiba bezala, karakter zibileko erakunde ez matrimonialak agertzen dira, hauek herrialde eta komunitate bakoitzean oso ezberdinak dira. Bakoitzak determinazio ezberdinak ditu, izateko bikote edo batasun zibila, bakoitzak irizpide batzuk ditu hauek definitzeko, egoera sozial, historiko, soziologiko, juridiko eta politikoaren arabera sortuak daudenak. Erakunde hauek giza eskubideen aldetik aparte kontsideratzen dira. Eta kasu askotan kritikatuak izaten dira diskriminazio bultzatzen dutela eta bigarren mailako biztanleak sortzen dituela diotelako.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search