Shang dinastia

Shang dinastia
商朝
c. k. a. 1600 – c. k. a. 1046
Monarkia
Shang dinastiaren lurrak
Geografia
HiriburuaAnyang
AzaleraK.a. 1122an 1.250.000 km²
Kultura
Hizkuntza(k)Antzinako txinera
ErlijioaTxinatar erlijioa
Historia
Aurrekoa
Xia dinastia
Ondorengoa
Zhou dinastia

Shang dinastia Txinako lehen dinastia ezaguna da, Yin ere deitua.

K.a. XVIII-XI. mendeetan luzatu zen haren aginpidea. Garai hartako txinatar gizarteak aurrerapen handiak egin zituen zientzia- eta kultura-alor guztietan: 360 egun eta hamabi hileko urtea, eta idazketa sistema oso bat erabiltzen zituzten, eta lorpen handiak egin zituzten arte-, zeramika- eta arkitektura-alorretan. Erregeekin batera, nobleak indartsu garatu ziren bazter guztietan. Ez da garai hartako literaturarik garai modernoetara iritsi.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search