Shanghaiko Jiao Tong Unibertsitatea (txinera sinplifikatua: 上海 交通 大学; txinera tradizionala: 上海 交通 大學; pinyina: Shànghǎi Jiāotōng Dàxué; siglak: Jiao Da (交大) edo SJTU) Txinako goi mailako hezkuntzako erakundea da, Shanghai hirian. Bere jatorria 1896an kokatzen da Nan Yang Eskola Publikoa sortu zenean. Behin betiko izena 1959an eskuratu zuen eta Txinako unibertsitaterik zaharrenetakoa da. Zuzenean Hezkuntza Ministerioaren eta Shangai Hiriko Udalaren menpe dago.
Unibertsitate honi zientzia eta ingeniaritzan duen eginkizun nabarmena aitortzen zaio; baina mundu mailan ospea izatera iritsi da, Mundu Osoko Unibertsitateen Zentroa (Center for World-Class Universities) daukalako, ikastetxe eta ikerketa institutu askoren artean nazioartean oso aktiboa baita munduko unibertsitateen sailkapen akademikoa lortzeko metodologian.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search