Sir Sidney Poitier (Miami, 1927ko otsailaren 20 – Los Angeles, 2022ko urtarrilaren 6a), bahamar-estatubatuar aktore, zinema zuzendari, idazle eta diplomazialaria izan zen. Bi aldiz jaso zuen Oscar saria, gizonezko aktore onenarena 1963an (Lillies of the Field filmagatik) eta ohorezko Oscar saria 2002an.[1]
Aitzindaria izan zen Hollywooden. Beltzak rol bazterreko eta estereotipoetara mugatuta zeudenean, berak aukera izan zuen nortasun handiko protagonisten paperak egiteko. Artean, Afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko mugimendua sortzen ari zenean, Oscarra erdietsi zuen lehen beltza izan zen.[2]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search