Silikato (mineral)

Silikatoen oinarrizko tetraedroa

Silikatoak mineral talderik zabalena da. Silizio atomoak eta berau inguratzen duten 4 oxigenoak sortzen duten silika anioa (tetraedro itxurakoa) elkartzen da beste elementuekin mineralak sortzeko. Tetraedroen lotura motaren arabera sailkatzen dira silikato ezberdinak.

Lurrazalaren %95a osatzen du mineral talde honek; feldespatoek %60 baino gehiago dira, eta kuartzoak %10 baino zertxobait gehixeago. Silikatoak arroka igneoetan oso ugariak dira, baita nahiko ugariak ere arroka metamorfikoetan eta sedimentarioetan. Silikatoen kopuru txiki bat oso arrunta den bitartean, kopuru zabal bat topatzeko arraroa da.

Kristal egituran oinarrizko banako bat ageri du: SiO4 tetraedroa. Silizio ioia tetraedroaren erdian kokatzen da eta oxigeno ioiak erpinetan. Tetraedroak elkarrekin elkartzen dira oxigenoen arteko lotura bidez; tetraedro horiek elkartzeko eraren arabera silikato mota desberdinak eratzen dira: tektosilikatoak, filosilikatoak, inosilikatoak, ziklosilikatoak, sorosilikatoak eta nesosilikatoak[1]. Egitura horien zirrikituetan ioi metalikoak (Fe, Mg, Ca, K eta Na) kokatzen dira. Silikato baten egiturak erabat baldintzatzen du bere kimika osaera eta tasun fisikoak. Horrela, mika mineral ezaguna xafletan agertzen da izadian eta piroxenoak prisma eran, baina denak silikatoak dira. Silikato naturalen artean hauek dira nagusiak: talkoa, buztinak, feldespatoa, mika eta beriloa. Sintesi bidez lortzen den silikato ezagunena sodio silikatoa da (uretan urtzen den beira). Silikatoek hainbat erabilera dituzte: ur gogorrak tratatzeko, zementuak ekoizteko, paperak estaltzeko, azidotasunaren aurka, etab[2].

  1. Strunz Table. (Noiz kontsultatua: 2017-12-18).
  2. J., Tarbuck, Edward. (2005). Ciencias de la tierra una introducción a la geología física. (8a ed. argitaraldia) Pearson Educación ISBN 8420544000..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search