Simplex algoritmo

Matematikan, simplex algoritmoa programazio linealeko ebazkizunak aztertu eta ebazteko metodo bat da. Programazio linealeko metodoak helburuko funtzio linealak, murrizketa linealekin batera, optimizatzeko erabiltzen dira. Hobezina edo optimoa murrizketek osatzen duten eskualde egingarriko eremuan aurkitu behar denez, simplex algoritmoak erpin hauetan zehar egiten du soluzioaren bilaketa, ondoko erpin batera aldatzeak helburu funtzioaren balioren hobekuntza dakarren egiaztatuz. Erpinaren aldaketak soluzio hobea ekartzen ez badu, aztertzen ari den erpina hobezina izango da. Simplex algoritmoa George Dantzig matematikariak garatu zuen 1947 urtean.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search