Singapur itsasartea

Singapur itsasartea
Motaitsasarte
Geografia
Map
Koordenatuak1°13′N 103°55′E / 1.22°N 103.92°E / 1.22; 103.92
Hidrografia
Ibaiadarrak
Singapur itsasartea, Ekialdeko Kostaldeko Parketik.
Singapur itsasartea, Marina Bay Sandsetik.

Singapur itsasartea 113 km luze eta 19 km zabal ditu eta mendebaldean Malakako itsasartearen eta ekialdean Hego Txinako Itsasoaren artean dago.[1] Singapur hiri-estatua itsasartearen iparraldean dago, eta Indonesiako Riau uharteak hegoaldean daude. Itsasarteak muga egiten du Singapurren eta Indonesiaren artean.

Keppel portua eta uharte txiki asko bertan daude. Itsasarteak Singapurreko porturako ur sakonetako pasabidea ematen du, eta oso erabilia izaten da. 2017an, gutxi gorabehera 2.000 merkantzia-ontzi igarotzen ziren egunero.[2] Singapurreko itsasartearen sakonerak mugatu egiten du Malaka itsasartetik igarotzen diren itsasontzien zingoa.

  1. Cornelius, Vernon. Singapore Strait. Government of Singapore.
  2. Liang, Annabelle; Maye-E, Wong. (August 22, 2017). «Busy waters around Singapore carry a host of hazards» Navy Times.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search