Egunotan albiste da artikulu honetako gaia. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Siria (arabieraz: سوريا edo سورية, Sūriyā edo Sūrīyah) Ekialde Hurbileko estatu burujabe bat da, zati batean Mediterraneo itsasoaren ertzean kokatua. Mugakide ditu Libano mendebaldean, Israel hego-mendebaldean, Jordania hegoaldean, Irak ekialdean eta Turkia iparraldean. Israelek okupatua du Golan, herrialdearen hego-mendebaldean, eta Hatay probintziaren agintea eskatzen dio Siriak Turkiari. 185.180 kilometro koadroko eremua du, eta 2016an 17.185.170 biztanle zituen.[1] Hiriburua Damasko da.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search