Sistema txertatu

ADSL motako modem bat, sistema txertatu baten adibidez. Mikroprozesadorea (4), RAM (6) eta flash memoria (7).

Sistema txertatuak dira sistema elektriko edo mekaniko handi  baten barnean funtzio jakin bat aurrera eramaten duten kontrolagailuak, gehienetan denbora errealeko informatikaz mugatuak.  Sistema horiek gailu oso baten zati moduan txertatuta daude, eta gehienetan zati mekanikoz eta hardwarez osatuta daude. Txertatutako sistemek gaur egun erabiltzen diren gailu asko kontrolatzen dituzte. Fabrikatutako mikroprozesadore guztien ehuneko laurogeita zortzik sistema txertatuak erabiltzen dituzte.

Gaur egungo sistema txertatuak askotan mikroprozesagailuetan oinarritzen dira (memoria txertatua eta interfaze periferikoak dituztenak), baina baita mikroprozesadore arruntetan ere (kanpo-txipak eta interfaze-zirkuitu periferikoak erabiltzen dituztenak), baldin eta sistema konplexuagoak badira. Nolanahi ere,  erabilitako prozesagailuen helburua oso zabala izan daiteke, aplikazio orokor batetik zenbait motatako kalkuluetan espezializatutakoetara, baita erabiliko den aplikaziorako egokitutakoetara ere.

Sistema txertatuak zeregin jakin batzuetarako erabiltzen direnez gero, diseinu- ingeniariek produktuen kostua eta tamaina optimiza ditzakete, fidagarritasuna eta errendimendua handituz. Hainbat sistema txertatu modu masiboan ekoizten dira, eskalako ekonomiaren onurak lortuz.

Sistema txertatuak mota askotarikoak dira; gailu eramangarrietatik, erloju digitaletara eta MP3 erreproduzitzaileetara. Baita  instalazio finko handiak ere, hala nola semaforoen kontrolagailuak eta kontrolagailu logiko programagarriak. Azkenik, ibilgailu hibrido, irudi mediko eta hegazkinak bezalako sistema konplexuak daude. Konplexutasuna aldakorra da, txip bakarra duen mikrokontrolagailu batetik, unitate periferiko eta sare ugari dituen ekipamendu erraldoi baterainokoa.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search