Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Союз Советских Социалистических Республик (Sojuz Sovetskikh Sotsialistitxeskikh Respublik) | |||
---|---|---|---|
1922 – 1991 | |||
Federazioa | |||
| |||
Ereserkia Internazionala (1922−1944) Sobietar Batasuneko Ereserkia (1944-1991) Goiburua Пролетарии всех стран, соединяйтесь! (Munduko langileok, elkartu!) | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Mosku | ||
Biztanleria | 293.047.571 | ||
Azalera | 22.402.200 km² | ||
Ordu eremua | +2 > +13 | ||
Domeinua | .su | ||
Ekonomia | |||
Dirua | Sobietar errubloa (SUR) | ||
Kultura | |||
Hizkuntza(k) | Ez zuen (Errusiera de facto) | ||
Erlijioa | Ateoa (ofizialki) | ||
Historia | |||
Aldarrikatua | 1922 abenduaren 30 | ||
Onartua | 1924 otsailaren 1 | ||
Ezeztapena | 1991 abenduaren 24 | ||
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna[1] edo Sobietar Batasuna (errusieraz: Советский Союз, Sovietski Soyuz) Europa eta Asiako estatu burujabe sozialista izan zen, 1922an sortua eta 1991n desegina[2]. Errusiar Inperioa osatzen zuten lurraldeak hartzen zituen. 1991tik aurrera haren parterik handienaz Estatu Burujabeen Erkidegoa moldatu zen. Bigarren Mundu Gerraz geroztik 15 errepublika federatuk osatua zen: Armenia, Azerbaijan, Bielorrusia, Errusia, Estonia, Georgia, Kaszakhstan, Kirgizistan, Letonia, Lituania, Moldavia, Tajikistan, Turkmenistan, Ukraina eta Uzbekistan.[3] Errusia zen Batasuneko errepublika handiena, bai hedaduraren bai biztanle kopuruaren aldetik, eta politikoki eta ekonomikoki agintzen zuen.[4]
1990. urtean 22.400.000 km² zituen, eta 292.000.000 biztanle. Mendebaldean Itsaso Baltikoa eta Itsaso Beltza zituen muga, eta ekialdean Ozeano Barea. Biztanleak sobietarrak ziren, eta hiriburua Mosku zen.
Sobietar Batasunak historia, politika eta ekonomia alorrean izan duen garrantzia ulertzeko haren neurriak eta baliabide handiak hartu behar dira kontuan; garrantzi hori are handiagoa baita berak gidatzen zituen ideologia marxistako herrialdeek osaturiko blokeari erreparatuz gero. Ezaugarri ia feudalak zituen inperio zahar haren egitura politikoak, administratiboak, ekonomikoak eta sozialak erabat aldatu zituen 1917ko iraultza boltxebikeak. Horrek eragin erabakigarria izan zuen ondorengo nazioarteko historiaren bilakaeran: 1922tik jadanik mendebaleko estatuek neurri bereziak hartu zituzten iraultza hark kutsa ez zitzan; Bigarren Mundu Gerraren etenaren ondoren, Sobietar Batasunaren irudiko erregimenak ezarri ziren Europako ekialdean eta Gerra Hotza sortu zen, hogeita bost urtez mundu osoaren egoeran eragin handia izan zuena.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search