Software libre

Software librearen kontzeptu mapa.
Software libre erabiltzen duen konputagailu bat ohiko aplikazioak ere software librekoak erabiltzen dituela. Ubuntu sistema eragilearekin ari da lanean, eta software libreko hainbat aplikazio ditu martxan VLC bideoak ikusteko, GIMP irudi-editorea, VIM testu editorea, Calculator, Calendar, Firefox nabigatzailea eta Xfce mahaigain-ingurunea ).

Software librea edo software askea[1] (ingelesez: free software), eskuratu ondoren, erabil, kopia, azter, molda eta bana daitekeen softwarea da. Internet bidez doan edo beste medio batzuetan banaketa ordainduz eskura daiteke. Dena dela, azken hori ez da derrigorrezkoa, eta libre egoera hori mantenduz ere, saldu egin daiteke. Era berean, doako softwarea (freeware) ere iturburu-kodearekin batera banatzen da batzuetan. Baina freewarea ez da software libre bezalakoa, moldatzeko eta banatzeko aukera eskaintzen ez duten kasuetan, bederen.

Softwarea librea dela esan ohi da hurrengo lau eskubide hauek betetzen dituenean:[2]

  • helburua edozein dela ere exekutatu ahal izatea (pribatua, hezkuntza, publikoa, komertziala, eta abar).
  • aztertu eta aldatu ahal izatea (horretarako beharrezkoa da kodea eskuratu ahal izatea).
  • kopiatu ahal izatea.
  • hobetu, eta hobekuntza horiek publiko egin ahal izatea, komunitatearen onurarako.
  1. «Zer da software librea? - Software Askea Jakintza ikastolan» softwareaskea.jakintza.net (Noiz kontsultatua: 2021-07-06).
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman ona izeneko erreferentziarako

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search