Sojourner Truth

Sojourner Truth

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIsabella Baumfree
JaiotzaHurley (New York), 1797
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaBattle Creek (Michigan)
Talde etnikoaafro-amerikarra
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaBattle Creek (Michigan)1883ko azaroaren 26a (85/86 urte)
Hobiratze lekuaOak Hill Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea, abolitionist (en) Itzuli, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta sufragista
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Sojourner Truth
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaMetodismoa

sojournertruthmemorial.org
Discogs: 3351099 Find a Grave: 1044 Edit the value on Wikidata

Sojourner Truth (Swartekill, New York, AEB, c.1797 - Battle Creek, Michigan, AEB, 1883ko azaroaren 26a) emakumearen eskubideen aldeko abolizionista eta ekintzaile estatubatuarra izan zen. Esklabotzan jaio zen arraza beltzeko estatu batuetako abolizionista batek izen hau hartu zuen 1843tik aurrera. Bere benetako izena Isabella Bomefree (gerora Baumfree abizenera aldatu zuena) zen. Aukeratu zuen izena oso sinbolikoa da, 'sojourner' ingelesez 'sojourn' aditzaren forma eragilea baita, "aldi baterako bizi" esan nahi duena; truth-ek "egia" esan nahi du. Konposatua, beraz, aldi baterako egoiliarraren egia da.

Truth esklabotzapean jaio zen, baina alabarekin ihes egin zuen 1826an. Semea berreskuratzeko auzitegietara jo ondoren, gizon zuri baten aurkako epaiketa irabazi zuen lehen emakume beltza izan zen. Oso ezaguna 1851n "Ohioko Emakumearen Eskubideen Konbentzioan", Akronen, Ohion deman zuen "Ez naiz ni emakumea? (Ain't I a Woman?) izenburuko hitzaldiarengatik.[1][2] Estatu Batuetako gerra zibilean, Truthek Estatu Batuetako armadako tropa beltzak errekrutatzen lagundu zuen. Gerraren ondoren, Estatu Federalaren lur kontzesioak lortzen saiatu zen esklabo zaharrentzat.

Esklabutzaren kontrako aktibista eta feminismo beltzeko erreferente historikoa da. Esklabu beltz bezala jaio zen eta emakume aske bezala bizi izan zituen azken urteak.[3][4] Hil eta mende bat geroago,1997an, NASAko Mars Pathfinder misioko ibilgailu robotikoak Sojourner izena jaso zuen bere omenez.[5]

  1. «Amazing Life page» Sojourner Truth Institute site.
  2. Ain't I a Woman. .
  3. «Sojourner Truth» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  4. (Gaztelaniaz) Sojourner Truth: "¿No soy yo una mujer?" | Tribuna Feminista. 2016-07-25 (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  5. (Gaztelaniaz) «¿A cuantas conoces? Muchos libros de historia se olvidaron de ellas» El HuffPost 2015-07-26 (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search