Soldadutza

     Armada gabe      Aukerako zerbitzu militarra      Aukerako zerbitzu militarra, baina kentzeko asmoz      Nahitaezko soldadutza      Daturik gabe

Soldadutza,[1] gudaritza[2] edo soldadugoa[3] (Hego Euskal Herrian, soldaduska[4] ere deitua) estatu burujabe baten armadan zibilek egiten duten zerbitzu militar behartua da.

Nahitaezkoa izan da hainbat urtez Euskal Herriko gizonezko gazteentzat, Frantziako edo Espainiako armadetan bake garaian soldadutza egitea. Bi estatuetan, 2001. urtean bukatu zen nahitaezko soldadutza edo konskripzioa.

  1. Hau da izen hobetsia, hiztegietan: Hiztegi Batuan, Zehazki hiztegian eta Elhuyar gaztelania-euskara hiztegian inolako markarik gabe onartua.
  2. Erabilera zabalik gabeko neologismoa. Hiztegi Batuan inolako markarik gabe onartua.
  3. Hiztegi Batuan inolako markarik gabe onartua. Elhuyar euskara-gaztelania hiztegian, Iparraldeko forma gisa ageri da.
  4. Hegoaldeko forma gisa dago onartuta Hiztegi Batuan.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search